XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IZEN BATEN OIARTZUNA.

LIZARDI'tar Xabier'en omenez aren eriotzaren 50 garren urte muga dalata-egin diran ospakizunak amaituxeak ditugu.

Mota askotako omenaldiak bururatuak izan dira.

Bai Tolosa'n eta bai Zarautz'en.

Itzaldi, berriketa, antzerki-jai musikaldi bat kaleko jaiak, urrenez-urren ea illabete osoan ikusi ta entzuteko era izan dugu.

Eratzailleok ez dute motz geldi nai izan eta aukera ederra eman dute jendea nora joan eta bildu jakin zezan.

Liburuak erosiz dirua txautzeko egokiera ona eman zaio.

Lizardi'ri omen egiteko ez dirala guztiek beti asmo zuzenez ibilli esango nuke.

Eta batzuei joko zikiña ikus zaiela salatu bearra dago.

Batik bat mai-inguru batera poeta izeneko bi gizontxoei.

Olerkaritza aldetik, literatura alorran maxiaketa eta kritika zuzena egitea bidezko da.

Baiñan aitzekitzat artzea erlijio ta kristau sinismena ixeka ta laidoz mintzatzea Lizardi'ri irain egitea da.

Eta gezur ta txorakeriaz nabarmentzea ez du gizalegeak agintzan.

Ez dago eskubiderik Lizardi'ri omen egitera deituak izan eta gaizki esaka irriz jardutea.

Jakin bezate, entzuleen artean asarre ta naigabe aundia sortu zutena.

Bertan ez zioten eraso begirunez eta istillurik ez jartzearren.

Baiñan ezin gera isilik geldi gure asarre-protesta arro-putzen aurka agertu gabe, an esan zituzten iritzi makur eta zipozkeriengatik.

Gorrotoz eta Jainkoanganako etsaigoz esarak.

Aztu nai zuten Lizardi, poeta-olerkari aundi bezenbat kristau sutsu ta zintzao izan zala.

Damugarri, benetan eta arritzekoa an mai inguruan zegon beste jaun batek ez txintik kontra ateratzea....

Ez dut buka nai beste zerbait agertu gabe.

Itzaldi ta Lizardi'ren olerkiaz berrargitaratu diran liburuetan entzun eta irakurtu dut Lizardi'ren olerkien erderapenak Orixe'k egiñak izan zirala.

Au ez da egia.

Ikustu bat edo beste egin zizkiola, ortxe nunbait.

Onako onek jakiñaren gañean esan bear dizuet Arrats gorri deritzana izan ezik au bai Orixe`k erderara itzulia dezute, baiñan beste guztiek Lizardi'k berak erderara biurtu zituan.

Orixe'k ala aitortzen du Lizardi'ren azken olerkiak Yakintza aldizkarian idatzitako lanean garbi adierazten diguna, alegia Ondar-Gorri`ren erderapena Orixe'k antolatu ziola esanez; nere erdera jarri zuala berak baño obeki asmatu nualakoan.

Eta gero dio: Nere ustez, gauza, biribilla ta betegiña gelditzen da.

Beraz, beste guztiak Lizardi'renak dira.

Eta orain amaitzeko zerbait geiago esan bear dizuet: Lizardi-tar Xabier ondo ezagutzeke, edo griña gaiztozokerka artu dutenok bazterrak nastu dituzte; noiz ez dabiltzan joko zikiña egiten.

Zorionez danok ez dira orrelakoak.

Ene iritzian Lizardi'ren eriotzaren 50 garren urte muga ontan entzun eta ikasi dugun lanik baliotsu, sakon eta berriena Karlos Otegi zarauztarrak Tolosa'n irakurritakoa izan da.

Bere izenaren aitamen berezia egitea merezi du zorionik ugarienak erantziz.

Bakoitzari berea ematea omen da zuzenbidea.

Egin bear ori bete dudalakoan ar zazute nere azken itza.

IBALAN.